BILDUMA HIZTEGIA

feminismo diferencialista (es)

Feminismoa



Feminismoaren ildo teorikoa, emakumeen eta gizonen arteko diferentzia sexualak aintzat hartzen dituena. Diferentzia hitza berariaz erabiltzen dute, aldarrikatzen baitute diferenteak izanik ere emakumeek eta gizonek eskubide eta aukera berdinak izan behar dituztela (berdintasunaren kontrakoa desberdinkeria litzateke, ez diferentzia); izan ere, emakumeen askapenerako eredu sozial androzentrikoa gainditu beharra aldarrikatzen dute, ez emakumeak gizonen berdinak izatea.

Ildo honen aldeko mugimenduak salatzen du emakumeek, itxurazko berdintasuna lortze aldera, gizonek goretsitako balioak eta gizarteak gizonei esleitutako rolak berenganatu dituztela haiek auzitan jarri barik, eta aldarrikatzen du emakumeek beren berezko identitatea eta izaera aurkitu eta nabarmendu behar dutela; helburu hori lortzeko, ezinbestekotzat jotzen du androzentrismoaren aurka borrokatzea.



Hiztegi-unitateak